miércoles, 27 de agosto de 2014

Ezker Anitza-IUk enplegu duin baten aldeko proposamena aurkeztu du





Bilboko Ezker Anitza-IUk gaur goizean mozio bat erregistratu egin du udalean, udal gobernuari duina eta sostengarria den enplegu plan bat eskatzeko. Ezkerreko erakundeak eskakizun hau egiten du gobernu taldeak martxan jarritako plana aztertu ostean non “5,3 miliorekin soilik, ustezko 469 lanpostu sortu eta 181 pertsonaren formakuntza kubritu nahi den”  



Mozioa aurkeztearen arduradura izan den Xabi Jimenezentzat “EAJren planarekin, behi ere argi geratzen da, udal gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren atzean soilik, soldata txikiak eta denbora bateko enpleguak sortzea dagoela, gau egun dugun egoera tamalgarriaren bidean: Lan baldintzen prekarizarioa eta soldaten bajatze orokortua”

Horregatik, Ezker Anitza-IUk ere Enplegu Plan proposamen alternatiboa aurkeztu du, erakusteko “erakundearentzat, proposamen zehatzetik eta kritika eraikitzaile batetik, enplegu duina lehentasuna dela. Udaletik askoz gehiago egin daitekeela lanpostuen sorreran eta udalerriaren eredu produktiboaren eraldaketan”

Zehazki, ezkerreko koalizioak 529 enplegu sortuko lituzkeen eta 287 formakuntza erregimenean lanean jarriko lituzkeen proposamena planteatu egin du. Lehenengoen kasuan, beti ere gutxienez GSIren bikoitza kobratuz eta formakuntza prozesuan daudenen kasuan GSIren dirusarrera bermatuz.

Enplegu horiek, ongizate estatuaren sakontzearen inguruan, batez ere Dependentzia Legearen garapen osoa bermatzeko eta osasun eta hezkuntza (batez ere 0-3 urte bitartean) zerbitzuak hobetzeko, baso aprobetxamendua eta energia berdearen sorreran, energia berriztagarrien sektorean diharduen udal enpresa bat martxan jarriz zehaztuko lirateke. 

Horrela, Jimenezek adierazi duen bezala, proposamena “udalak eskuduntzak dituen esparruetan fiskalitate progresiboago eta berdeago bat aplikatuz lortuko litzateke: Adreiluari eta enpresa handiei 2012ko irailean egindako opari fiskalak atzera botaz, zezenketak eliminatuz, zenbait kargu publikok eta udal aholkularik dituzten pribilegioak deuseztuz. Elizari IBI ordainaraziz edota etxebizitza hutsak grabatuz besteak beste”

Azkenik, Xabi Jimenezek gogoratu nahi izan du Enplegu Planaren proposamena Bilboko gizarte kolektiboen ekarpenetara irekita dagoela, berau aberastuz eta jarritako helburuei ahalik eta hoberen erantzutea bilatuz: Enplegu duinaren eta eskubidedunaren sorrera, progresibitate fiskala eta udalerrirako ekoizpen ereduaren aldaketa, alegia.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario